Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Toponimia eta kaletegia

Euskara ZerbitzuaIbilbideakIkerketakToponimia eta kaletegia

Toponimoa

Mota

Ahozkoa

Ubittarte

Udetxea, Udetxeako Palasixoa, Udetzea, Udetzea, Udetzeako Palasiyoa

Urdaibai (Udala 2005)

Urganetxea, Urganetzea

Urremendi, Urremendi

Urremendi Auzunea, Urremendiko Etziek

Urremendiko Etzetxu (Udala 2005), Urremendiko Etzetzu

Uruburu-Etxebarri Sinonimoak: Uruburuetxebarri

Use, Use

Usegane, Usegane

Hemen aurkezten den liburuxka hau Gernika-Lumoko Udalak, Euskara Zerbitzuaren ekimenez, herriko toponimia biltzeko Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioa da. Ikerketa apal baten ostean, Gernika-Lumoko leku-izen nagusienak bildu dira lan honetan eta herritarren eskura ipini, herritarrena eurena den ondarea da eta. Guztira, gutxi gorabehera, Gernika-Lumoko 600 lekuren izenak jaso dira. Edozelan ere, leku asko, hainbat baserri eta etxe berbarako, desagertu egin dira aspaldi, hirigintza-aldaketak direla-eta edota beste arrazoi batzuengatik; 1936ko bonbardaketak, esate baterako, hainbat eraikin desagertzea ekarri zuen. Izen horiek herritarren memoriatik desagertzeko prozesua geldiaraztea izan da, hain zuzen ere, ikerketa honi ekiteko arrazoi nagusia.

Lanaren emaitzak ahalik eta aberatsenak izan daitezen, Gernika-Lumoko leku-izenen gaineko informazioa eta dokumentazioa bildu da; besteak beste, Deustuko Unibertsitateko Deiker Institutuak egin zuen bilketa oinarri, 2005ean udalerriko euskalgintzako talde batek beharra gainbegiratu zuen, herritarrek emandakoa berriro herritarren iritziarekin alderatzeko; horrela, oraingo honetan zenbait dokumentu zaharretan bildutakoa zerrendan gehitu da. Izan ere, Udalaren helburua Gernika-Lumoko bizilagunek herriko leku-izenak hobeto ezagutzeaz gain, beroriek behar lez zaintzeko bidea zabaltzea izan da.

AZTERLANA

Mundu osoan barrena da ezaguna Gernika. 1937. urteko gertaera tamalgarri hura sufritzearen ondorioz, beste bazter batzuetako herritarrek egin behar ez denaren eredutzat gaituzte. XX. mendeko gerra eta diru goseak mapan utzi gaitu puntu beltz baten azpian, Hiroshima, Afganistan, Sierra Leona edo Amazoniarekin batera. Gutxi dira, ordea, Gernikak Lumo duela lagun dakitenak. 1882. urtean elizatea eta hiribildua batuta, 1983.ean izendatu zuten gure herria orain ezagutzen dugun moduan: Gernika-Lumo. Ez gara urrutira joan behar izena adierazgarri egiten ez zaion norbait topatzeko. Ebro eta Aturri artean, Lanestosa eta Cortes tartean, hamaikatxo dira Lumo tontorrean eliza duen gain bat besterik ez dela uste dutenak. Eta gernikarron artean, Lumo zer den jakin bai, baina ahotan etengabe darabilgun beste hainbat izenen jatorria zein ote den galdetzen al diogu geure buruari? Sigerta eta Zearreta zer diren ba al dakigu? Esku artean duzun liburu honek, munduan eredu den Gernika handi horren atzean, herritar xumeek, 1937. urtea baino lehenagoko gizaldietan eraikitako izen txiki baina aberatsez osatutako herri bat ezkutatzen dela erakutsiko dizu, leku bakoitzaren kokapena, azalpena eta argipen guztiekin. Eskerrik asko gure ondarea ezagutzen eta zabaltzen aritu zaretenoi, horretan lagundu duzuenoi eta etorkizunean mantentzeko gure hizkuntzaren lekukoak erabiliko dituztenei.

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta