Ikastetxeak
UDAL ESKOLA KONTSEILUA
Sortu, 1990ean sortu zen, eta ibilbide emankorrari ekin dio ordutik, egitekoa ere luzea izanik. Udalerriko ikastetxe guztiak dira partaide eta eurei lotuta dagoen Berritzegunea ere (irakaskuntzarako laguntza zerbitzua).
Euskara Arloko eta Hezkuntza Arloko aurrekontuak bitarteko, Euskara Dinamizatzailea koordinatzaile eta Udal Eskola Kontseilua erabaki-gune, eskolaz kanpoko urteroko egitaraua finkatzen da eta dirulaguntzetarako araudiak ebatzi (eskolaz kanpoko ekintzetarakoa eta hizkuntza normalkuntza planetarakoa).
Urteak joan urteak etorri, ekintza batzuk bidean geratu dira (inauterietan egiten zen eskolarteko danborrada, eskolarteko abesbatzen kontzertu nagusia), beste batzuk sendotu eta, puntualki, berriren bat ere ekarri da.
D EREDUA
Gernika-Lumon D eredua sendo finkatuta dagoela erakusten digu azpiko grafikoak. Eta datuoi erreparatuz, bide batez argitu, 2015/2016 ikasturtetik aurrera ikusten den A ereduaren berragertzea Oinarrizko Lanbide Heziketari dagokiola.

Iturria: EUSTAT






