TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Usagana (-a)
MendiaUsa (uso) eta gana (tontorra) hitzez eratutako toponimoa da. Ahoz Usegae esaten diote, amaierako -a e paragogiko bihurtzen delarik (ikus sarreran -e paragogioaz esandakoa), eta aurreko bokalaren eraginez zein amaierako -e horren asimilazioz Usegane esaten diote, bigarren silaba ere itxi egiten delarik. Ikusi Usa toponimoaz esandakoa. Use izeneko basoa dago, eta baso horren gainean dagoen gainari esaten zaio horrela.





