TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Urramendi
EtxebizitzaDok.: Urramendi (1704, 1745, 1796, 1860, 2004), Urremendi (1964). Ahoz Urremendi esaten diote, aurreko bokal itxiaren ondorioz zarratzen da hurrengo bokala, eta Urremendi esaten zaio. Baina dokumentuak argi erakusten du urra dela lehenengo elementua, ondo dokumentaturik baitago 1704az geroztik. Hurritzaren fruituaren izena da, fitonimoak oso erabiliak izaten baitira toponimian, inguruaren dekribapena egiteko, zer nolako landara, zuhaitz edo frutarbola dagoen inguruan esaten da maiz. (Ikusi baso izenez esandakoa.) Baserri-izen zaharra izanik, eta toponimoaren itxuragatik baserriak berak inguruko toponimoa hartuko zuen beretzat. Izan ere toponimoak jatorrian oronimoa izango zen hurrean.





