TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Zubialde
KaleaAuzoa: Errenteria.
Zubi eta alde (ingurua) lexemez eratua dago; zubiren baten ondokoa esan gura du. Errenteria auzoa zubi askotako lekua izan da betidanik.
XIX. mendearen amaieran, Errenteria inguruan 4 zubi zeuden: nagusiena Zubikoakoa, Errenteria Aldape kalearekin lotzen zuena; bigarrena, “Cigueña” zubia zen (Zubigorri izena zuena), Mertzedeko komentuaren ondokoa eta Santa Ana auzora ematen zuena; hirugarrena, “Tabernabarriko”-a (Elantxoberako kaminoan) eta laugarrena, Arabietakoa (Ajangizko bidean).
Errenteria auzo inguruan dago. Hortik hartu du izena kale honek. Errekazarra kalea dauka ekialdetik, Urrengoerrota kalea iparretik eta hegoaldetik Aldape kalerako zubia





