TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Txorraburu
KaleaAuzoa: Gernika-Lumo
Antzinako baserri-ortuaren izena. Ramón de Goiria y Basterretxea (Montevideo -Uruguai), bizi izan zenak, 1904an Karidadeko Ahizpa Karmeldarren Institutuari “Txorraburun” zegoen ortu-etxe baten dohaintzaren eskritura egin zion. “Chorraburu-ondo” deitutako beste orube bat erosi zuten eta bietan egin zen karmeldarren ikastetxe berria, gaur egun San Fidel Ikastola dena.
Mendebaldetik Iñigo Lopez de Haro kalearekin egiten du muga eta ekialdetik Carlos Gangoiti kalean amaitzen da.





