TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Santu Txireneak (-ak) edo Santu Motzak (-ak)
Erlijio-eraikuntzaHerritarrek ahoz Santu Txireneak (Santos Chirenes) edo Santu Motzak, izenarekin ezagutzen badu ere, ermitaren jatorrizko adbokazioa Inmakulada da, alegia, euskarazko adbokazio osoaren izena Andra Maria Sortzez Garbia da.
Ahoz Santu Txireneak edo Satu Motzak izenekin ezaguna da bertan diren 12 apostoluen irudiagatik, irudi txiki eta bitxiak direlako. Txirene hitza Bilbokotzat dute askok, baina egia esateko Bizkaia osoan erabiltzen da, pertsona edo gauza barregarria, bitxia eta barregarria dela adierazteko.
Dagoeneko ez da mezarik egiten ermita honetan. Gerra aurrean eraiki zen, 20ko hamarkada inguruan. Eizagirre baserriarena ei da, Ibarguengoitia familiarena.
Sinonimoak: Santu Motzak, Andra Maria Sortzez Garbiaren ermita





