TOPONIMIA ETA KALETEGIA
San Juan Ibarra
AisialdiaSan Juan kaleari zor dio bere izena. Inguru hori padurari irabazitakoa da: lurrez bete, lehortu eta makalak (txopoak) landatu ziren. Lur publikoa zenez, Gernikak zein Lumok erabiltzen zuten. XIX. mendearen azkenerantz, garijoteak egiteko erabiltzen zen leku hori. San Juan eleiza zegoan lekutik ibairaino heltzen zen, Errenteria aurreraino. 1960ko hamarkadan plaza egin zuten.





