TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Sakoneta
IbaiaAuzoa: Lumo
Amillagako errekea izenaz ere ezaguna da erreka hau. Nolanahi ere, Sakoneta izena egokiagoa dela ematen du, erreka bera izendatzeko sortua baita, beste izena Amillagan jaiotzen delako hartu du.
Sakoneta izenak sakonean dagoen tokia esan nahi du, sakon eta -eta atzizkiaz konposatutako izena da. Amaierako -eta atzizkiak ugaritasuna edo tokia esan nahi du eta oso erabilia izan da toponimian.
Sinonimoak: Amillagako errekea (-a)





