TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Olazarraga
EtxebizitzaAuzoa: Zallo
Ahoz Olasarre esaten dioten arren, idatzizko forma osoa Olazarraga da, ola (ferreria), zarra izenondoa eta -aga lekua adierazten duen atzizkiaz eratutako izena da. Amaierako -aga atzizkia ahoz ez ohi da ahoskatu, izan ere euskararen fonetika joera da bokal arteko kontsonante soinudunak ez ahozkatzea, horrela, bokal arteko jausi egiten da ahoskeran.
Gainera, -a bokalaz amaitutako beste hainbat toponimorekin gertatzen den bezala, Arana auzo-izenarekin esate baterako, -e bihurtzen da amaierako bokal hori, deklinabidearen ondorioz. Olazarraga forma osoa, Olazarra ahoskatu eta azkenik -a artikulua delakoan, ba deklinabidean e bokal epenetikoa gehitzen zaio: Olazarrera, Olazarretik…deklinabide oker horren eraginez, forna absolutiboa Olazarre dela uste izan dte hiztunek.
Mikiena baserriarekin batera Errigoitiko mugarantza urrunen dauden baserriak dira. Olazarraga baserri izenarekin lotuta beste toponimo batzuk ere topatzen ditugu: Olazarragalde baso-izena esate baterako.
Dok.: Olazarraga (1796, 1860), Olazare (1933, 1987), Olazarraga (2004)





