TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Mikiena (-a)
EtxebizitzaMiki eta -ena jabetza adierazten duen atzizkiaz eratutako baserri-izena da. Batez ere oikonomian, baserri-izenetan, ageri ohi den atzizki hori gehienetan jabearen izen, abizen edo ezizenari gehitu ohi zaio, kasu honetan Miki. Mikiren etxea esan gura du beraz.
Ahoz amaierako -ena atzizkia -ene ahozkatzen da, Arana Arane bezalako toponimoetan gertatzen den aldaketa bezalakoxea da.
Billarkaio mendi-maldan dagoen baserria, Lumoko mugetatik gertu. Ondotik pasatzen den errekari ere izena ematen dio: Mikieneko erreka hain zuzen ere.





