Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Mertzede

Kalea

Auzoa: Errenteria

Mertzedekoa 1218an musulmanen lurraldeetan katigu egindako kristauen askatasuna erosteko sortu zen ordena erlijiosoa da. Kale honi Mertzedeko komentuak ematen dio izena. Komentu horren jatorria Ibarrurin (Muxika) dago. 1595. urtean emakume talde batek Mertzedeko ordena hartu eta komunidade txiki bat sortu zuen. Errenteriako Marina Saenz alargunak bere etxea eskaini zienean 1625an, Ibarruriko auzunetik irten eta herri handiago batera joateko aukera izan zuten.

Ekialdetik Uharte kalea, mendebaldetik San Bartolome kalea eta iparraldetik Amaiur kalea ditu mugakide.

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta