TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Mendiola
EtxebizitzaAuzoa: Zallo
Mendiola izena mendi eta ola (burdin errota) hitzez elkartutako izena da. Hiru ziren garai batean Mendiola baserriak, bi hasierakoak, bigarrenari Mendiolagoxeaskoa esaten zioten, eta haren analogiaz inoiz baserri honi Mendiolabekoa ere esan izan zaio dokumentazioak argi erakusten duenez.
Lumoko Zallo auzoko baserria. Egungo katastroan Mendiolalde izenarekin ageri da, eta ez da historian jaso duen izen bakarra; izan ere, dokumentazioan ageri den lez hainbat izen izan ditu. Mendiola baserri multzoko etxe nagusia izanik, postposizio gabeko forma da hobestekoa.
Dok.: Mendiola de suso (1704), Mendiola mayor (1745), Mendiola becoa (1796) Mendiola (1860, 1923, 1933, 1987, 2004).
Sinonimoak: Mendiolabekoa (-a), Mendiolanagusia (-a), Mendiolalde





