TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Maduraerrota
EtxebizitzaErrota honi gaur egun Marikorte edo Marikorta esaten badiote ere, jatorrizko izen osoa Maduraerrota da, ahoskeraren eta ahozko transmisioak eragin du, hiztunek aparteko etimologia bat eraikitzea eta Mari eta korta berbez eratua dagoela pentsatzea, baina ez da horrela. Ahoz erabiltzen den Marikorta forma horren atzean Madurakoerrota edo Maduraerrota dago.
Madura berba padura edo fadura berbaren aldaera izan liteke, errekondoko lursail laua hain zuzen ere. Zallo auzoko baserri-errota zaharra. Madura baserri multzoko etxea
Ik. Madura baserri-izenaz esandakoa.
Sinonimoak: Madurakoerrota





