Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Madura

Etxebizitza

Madura izeneko baserri-multzoa hiru etxek osatzen dute: Madura, Madurazar eta Maduraerrota. Hirurek ere Lumoko Zallo auzoko baserri zaharrak dira, sutegi erroldetan 1704az geroztik ageri dira, Maduraerrota 1745az geroztik.

Jatorrian Madura izeneko baserri bi izango ziren, gerora zaharrenak -zar adjektiboa hartu zuen izenaren atzetik, zaharrena zelako eta bi etxeok bereizteko. 1860ko Nomenclator izendegian Maduretas formaz ageri da, bitxia berori, izan ere -eta ugaritasuna adierazten duen atzizkia da (ez -etas, forma hori okerra da, erdararen eraginezkoa), eta pluralez edo erabili ote zelako erakuslea, hau da, Madurak esaten badugu, etxe multzoari erreferentzia egiteko, deklinatzean Maduretatik, Maduretara edo Maduretako esango litzateke eta ondorioz, forma nominala Madureta geratuko zan. Forma hori behin baino ez bada dokumentatzen, toponimo honen erabilerari buruzko informazio polita eskaini digu. Madureta izena, basoa izendatzeko ere erabili izan da. Ikus. Madureta toponimoari buruz esandakoa.

Ahoz Madure esaten diote, Arane edo horrelako beste toponimoetan gertatzen den lez. Madura hitza padura edo fadura hitzaren aldaera izan liteke, errekondoko lursail laua hain zuzen ere.

Urtea

Era

Testuingurua

Iturria

1704

Madura, otra

1745

Madura

1796

Madura

1860

Mederuétas

1923

Madura

1932

Madura, -errota y -zarra

caseríos de Luno (Bizk.)

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta