TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Madariagaerreka
BasoaIkus. Madariaga (Lumo) baserri-izeneaz esandakoa. Madariaga baserri izenaz elkartutako berba da, bigarren elementua “erreka” da. Erreka berbak toponimian, ibaia esanahiaz gain, badu beste esanahi bat ere, hain zuzen ere lursail edo basoa. Bizkaiko toponimia asko dira erreka lexemaz eratorritako baso-izenak. Ez dakigu, berriz, baso hori erreka ingururen batean edo troka itxurakoa ote zen, eta horregatik esango ote zitzaion horrela, betiere ez baita horrela gertatzen eta.
Madariaga (Lumo) baserri inguruko basoa izango zen, hurrean. 1780ko Foru Agiritegiko dokumentu zahar batean baino ez da jaso eta basoa zela dio.
Ik. Madariaga (Lumo) baserri-izenaz esandakoa.





