Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Lurgorri

Kalea

Arana auzoko belardi baten izena izateaz gain, kale-izen bat ere bada.

Lur hitza eta gorri adjektiboaz konposatutako izena da. Lurgorri izena herriko paraje honi lurraren kolore gorrixkatik datorkio. Izan ere, Aro Sekundarioaren barruan Triasiko (Keüper) aldiko buztin gorriz osoturiko lurrak dira. Buztin gorri horiek garai baten Izagirre eta Amunaga baserrietako teilategian erabiltzen ziren.

Lurgorri izeneko kalea Gernika-Lumoko sarreran dagoen errotondatik Santa Luzia ermitaraino heltzen da. Ekialde-mendebalde orientazioa dauka.

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta