TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Lurgorri
BelardiaArana auzoko belardi baten izena izateaz gain, kale-izen bat ere bada.
Lur hitza eta gorri adjektiboaz konposatutako izena da. Lurgorri izena herriko paraje honi lurraren kolore gorrixkatik datorkio. Izan ere, Aro Sekundarioaren barruan Triasiko (Keüper) aldiko buztin gorriz osoturiko lurrak dira. Buztin gorri horiek garai baten Izagirre eta Amunaga baserrietako teilategian erabiltzen ziren.
Lurgorri izeneko kalea Gernika-Lumoko sarreran dagoen errotondatik Santa Luzia ermitaraino heltzen da. Ekialde-mendebalde orientazioa dauka.





