Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Kosnoaga

Etxebizitza

Beste izen batzuk: Aizerrota (mendia), Kosnoagaantxonena (-a) (baserria)

Bokalarteko aren galera ahozkoan jasotzen da, izan ere –aga amaierako atzizkia –a bakarrik ahoskatzen da inguru honetan. Forma arautuan berreskuratu egin da baina. Kosnoaga mendi tontorrean zegoen haizezko errotagatik herritar askok mendiari Kosnoaga deitu beharrean Aizerrota esaten diote.

Etimologiari begiratuta ez dago argi, baina antza “kosno´´ formaren atzean gorosti zuhaitz izena egon daiteke -ño atzizki txikigarria eta fitonimoekin sarri erabiltzen den -aga leku edo ugaritasun atzizkia. Hau da, gorosti txiki asko dagoen lekua esan gurako luke. Hala balitz arauzko izen egokia Gorosnoaga-edo litzateke, hasierako leherkaria ahostuna eginez, eta bokal arteko galdua berreskuratuta; baina hori oinarritzeko dokumentaziorik ez dagoenez, dagoen bezala utziko dugu. Markina-Xemeinen ahoz Kostolamendi izenaz ezaguna den mendia dago, idatziz eta dokumentazioak argi erakusten duen bezala Gorostolamendi delarik.

Urtea

Era

Testuingurua

Iturria

1860

Cosnoága (San Pedro)

1923

Kosnoa

1930

Kosuoaga-antxona

caserío de Gernika (Bizk.)

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta