TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Goienkale
KaleaGoiko aldeko kalea esan nahi du.
Kale honi buruzko lehenengo datu historikoa Foguera-Vecindario de las villas de Vizcaya del año 1511 liburuan daukagu eta bertan Somera izenarekin aipatzen da. Kale honen izenak (Erdi Aroko hiriguneko beste lau hiribilduren moduan) inguruko topografiak markatzen duen mailaketan eta Kosnoaga mendiak ematen dion berezko egituran dauka jatorria. 1627ko dokumentu batean jaso dugun bezala Goienkale da euskaldunek eta bertako herritarrek erabili izan duten forma.





