TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Etxebarri
EtxebizitzaAhoz Etzebarri esaten bazaio ere, 1923ko Bizkaiko Foru Aldundiko kartografia historikoan Arane-echevarri lez ageri da. Normala da Etxebarri moduko izen orokorrak dituzten baserriak, sarritan udalerri berean etxe batean baino gehiagotan ageri direnak, auzo-izenaz lagundurik dokumentatzea. Hain zuzen ere, izen bereko baserriak bereizteko egiten zen hori. Edozelan ere, ahoz herritarrek Etxebarri esaten diote. XVIII. mendeko aipuetan Etxabarri moduan ageri da euskal fonetikak konposatuetan etxe>etxa aldaketa eragiten baitu, baina hain izen gardena izanik Etxebarri aldaera nagusitu da.
Sinonimoak: Aranaetxebarri





