TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Dondizbekoa (-a)
EtxebizitzaAuzoa: Lumo
Ahoz artikulurik gabeko forma da erabilia, Dondisbeko. Baina dokumentazioak argi erakusten du artikuluaren galera berria dela. Bi dira Dondiz baserriak: Dondizbekoa eta Dondizgoikoa. Erdarazko dokumentazioaz gain, beitia formaz ere dokumentatu zen 1745ean, hain zuzen ere, beitia bekoa edo beaskoa formeb parekoa da, baina forma zaharragoa. Etimologia oso argia ez duen arren Dondiz toponimoa beste hainbat euskal toponimoetan ageri den amaierako -iz atzizkia du. Atzizki horrek esanahi eta interpretazio ugari izan dituen arren, jentilzioetan edo erabilia zela pentsa liteke eta geghiegetan pertsona izenez lagundurik ageri izan da. Dok.: Dondiz de yudo (1704), Dondiz beitia (1745), Dondiz becoa (1796), Dondisbecoa (1923), Dondizbeko (2004).





