TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Bidagurenatzekoa (-a)
EtxebizitzaAuzoa: Zallo
Bidagurenatzekoa eta Bidagurenaurrekoa dira ahoz Bideun edo Bideune formaz ezagutzen ditugun baserrien izen arautu osoak, Bideunatze edo Bideurre, hain zuzen ere. Bidaguren izenak bide bazterreko etxea esan nahi du, bide eta guren, bazterra, osagaiez eratutako toponimo elkartua da. XVIII. mendeko sutegi erroldetan, alegia, garai horretan egindako etxeen zerrendetan -hiru eginziren, 1704, 1745 eta 1796an-, lehendabizikoetan atze eta aurre pospozizioen ordez, beaskoa eta goxeaskoa forma zaharrak dokumentatu dira. Ahoz, esan bezala, Bideune edo Bideun esaten zaie. Hain zuzen ere, bokal arteko eta kontsonanteak ahozkeran galdu egiten dira, eta gertatzen den bokal elkarketa e soila bihurtzen da. Gainera, deklinabide oker baten ondorioz, Bizkai mendebaldean ohikoa da kontsonantez amaitutako zenbait toponimoetan amaieran -e paragogiko bat ezartzea, Bidaguren izena Bidagureneko edo Bidagurenera edo Bidagurenen deklinatzen denez, ondorioz, analogiaz edo, Bideune esaten diote zenbaitek. Dok.: Bidaguren beascoa (1704), Bidaguren azecoa (1796), Bideunatze (1987), Bidaguren atzekoa (1999) eta Bidagurenatze (2004).
Sinonimoak: Bidagurenbeaskoa (-a), Bidagurenatze





