TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Araba
Kalea2006ko ekainaren 21ean Gernikako-Udalak Arana auzoko zenbait kaleri Euskal Herriko 7 probintzietako izenak ematea erabaki zuen etxebizitza sozialak egingo ziren gunean; horrela, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa kalean ditugu inguru horretan. Euskaraz laua hitzetik Alaua sortu zen eta handik Alaba, erdaraz “geratu†zen izendapena. Geroago euskaraz Araba bihurtu zen eta XVI. mendeko Juan de Vitoriak hauxe dio bere idazki batean: Llamanla los naturales Araba. Izenak, argi erakusten duenez, egungo Lautada bera izendatzen du.





