Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Amunaga

Etxebizitza

Dok.: Amunaga (1796, 1860, 2004), Amona (1923), Amonaga (1999). Ahozko erabileran -a amaieradunari eutsi izanak -aga forma atzean dagoela adierazten du, eta dokumentazioak -aga horren berri ematen digu argi. Amuna eta -aga ugaritasuna edo lekua adierazten duen atzizkiaz eratorritako toponimoa da. Mitxelenaren ustez, Apellidos Vascos liburuan dioenaren arabera, “amuna” lehen elementua amaren edo aitaren ama esan gura du. Edozelan ere, amona berba ere marigorringoa izendatzeko erabili izan da, eta baliteke hortik etortzea izena, eta ondorioz esanguraren aldetik animalia horien ugaritasuna adieraztea, hau da, marigorringo asko dagoen lekua. Ahoz Amona esaten diote, amaierako -aga>-a sinplifikatu eta erdiko silabako bokala ingurukoen eraginez zabaldu egiten da.

Gernika-Lumotik Muxikarako bidean, mugan dagoen baserria. Gaur egun inguruan dagoen industrialdeak hartu du baserri honen izena.

Ahozko erabilera: Amona

Urtea

Era

Testuingurua

Iturria

1796

Amunaga

1860

Amúnaga (Arana)

1923

Amona

1999

Amonaga

Telleria

2004

Amunaga

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta