TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Amillagako San Martin (Done Martie)
Erlijio-eraikuntzaSan Martini eskainitako ermita honen euskarazko adbokazioaren forma zuzena Done Martie da, modu arruntean San Martin esaten zaion arren. Ohi lez ermitaren izena bertoko toponimo batez laguntzen da, Amillaga kasu honetan, eta Amillagako San Martin ermita lez da ezaguna. Toursko Done Martie (Sabaria, Panonia; gaur egun Szombathely, Hungaria, 316 – Candes-Saint-Martin, Frantzia, 397) kristauen artean jaiera handienetako izan duen santuetako bat da. Esaterako Nafarroan parrokia gehien duen santua da. Soldadu zela Amiens hiriaren sarreran bere kaparen erdia hotzak jota zegoen eskale bati eman zion, Jesu Kristo bera zela jakin gabe, eta horrela agertzen da ikonografian. Soldadutza utzi eta gero. 370ean Toursko apezpiku izendatu zuten. Hil ostean fama handia hartu zuen egindako mirariengatik.
Dirudienez ez da Done Martie izan duen adbokazio bakarra, Santa Eufemia adbokazioaz ere ezaguna izan da-eta.
Ahozko erabilera: Amillako ermitie
Sinonimoak: Santa Eufemia





