TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Amillaga
EtxebizitzaDok.: Amillaga (1704, 1745, 1860, 2004), Amilla (1987), Amillaga andicoa (1745), Amillaga erdicoa (1796). Jatorrizko izen oso Amillaga da, ahoz amaierako -aga atzizkia ez da ahozkatzen, baina idatziz berreskuratu egin da. Amillaga Gernika-Lumoko toponimo zaharrenetakoa da, eta jatorrian inguru hori izendatzeko sortu zen, ondoren hartu zuen izena baserriak, garai zaharretan ohikoa zen legez. Amillaga berbak amildegi esan gura du, ingurua bera ederto deskribatzen duen toponimoa da beraz.
Amillaga tontorra eta Done Martie (San Martin) ermitaren artean dagoen baserri zaharra. Gaur egun baserri bakarra badago ere, XVIII. mendeko fogerazioetan izen bereko baserri bat baino gehiago ageri da, hori dela eta dokumentu zaharretan “erdikoa” edo “andikoa” berbez ageri dira dokumentatuta. Baserriak bereizteko erabiliko ziren aldaerok.
Sinonimoak: Amillagandikoa (-a), Amillagaerdikoa (-a)





