TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Akurioena (-a)
EtxebizitzaDok.: Acurio (1739, 1748), Akuriyena (1923), Akuriyone (1923), Akuiene (1987). Dokumentu zaharrenetan Akurio izenaz ageri da (XVIII. mendean), gerora -ena atzizkia gehitu zitzaion, 1923an dokumentatzen da lehenengoz. Atzizki honek jabetasuna adierazten du eta mendebaldean baserri izenetan ageri da nagusiki, gehienetan deitura baten atzetik. Kasu honetan gerora gehitu izan da, etxe izena dela adierazteko edo. Akurio euskal deitura zaharra da, Mitxelenak berak 932ko dokumentu batean jaso zuen. Gaur egun Pedrone (Pedroena) izenarekin ezagutzen da, ziurrenik jaberen baten izenagatik. Baliteke beste izen batekin ere ezaguna izatea, izan ere 1739 eta 1748 urteetako dokumentuetan jasota dagoen arren, ez da mende hartan egin ziren fogerazioetan ageri, ez behintzat izen horrekin. Ahoz Akuyene esaten zaio, bokal arteko kontsonantea desagertzen da eta tartean yod soinua sartu da, inguru honetako euskaraz egiten den legez.
Zallo auzoko baserria, Santa Luzia ermita inguruan zegoen.
Sinonimoak: Akurio, Pedroena (-a), Pedrone





