TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Abaliz
EtxebizitzaMitxelenak Abariz edo Abalia hitzak aipatzen ditu “Apellidos Vascos” izeneko lanean Abaliz toponimoaren azpian. Bertan Larramendiren hiztegian jasotako esanahia jasotzen du, arte txikia (Quercus ilex) landare izenaren sinonimoa omen da. Amaierako -iz atzizkiak esanahi ugari dituen arren, badirudi hemen ugaritasuna esan nahi duela, -eta edo -aga atzizkien parean.
Izen bereko auzoan dago baserria, eta dokumentazioak argi uzten digu XVII. mendekoa edo aurretik bazela bertan izen hori zuen etxea, gaur egungoa, jakina, berriztatua da. Abaliz baserri multzoa dagoen auzuneari ere Abaliz esaten zaio.
Erdal era: Abalis
Ofiziala: Mapan bai





