Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Artekale

Kalea

Artekale kale-izena, euskal hiri toponimian zabalkunde handikoa da, Barrenkale eta Goienkale bezalako kale-izenak bezala. Artean, erdian dagoen kalea esan nahi du. Beste zenbait udalerritan Erdikokale ere esan izan zaio tradizioz, Markina-Xemeinen esate baterako. Erreferentziazko izena, kale alegia, izenaren atala denez eta lotuta doanez, beste generikorik ez gehitzea gomendatzen du Euskaltzaindiak. Hau da, ez dadin erabili Artekale kalea bezalako forma erredundanteak.

Sinonimoak: Erdikokale

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta