Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Akurioena (-a)

Etxebizitza

Dok.: Acurio (1739, 1748), Akuriyena (1923), Akuriyone (1923), Akuiene (1987). Dokumentu zaharrenetan Akurio izenaz ageri da (XVIII. mendean), gerora -ena atzizkia gehitu zitzaion, 1923an dokumentatzen da lehenengoz. Atzizki honek jabetasuna adierazten du eta mendebaldean baserri izenetan ageri da nagusiki, gehienetan deitura baten atzetik. Kasu honetan gerora gehitu izan da, etxe izena dela adierazteko edo. Akurio euskal deitura zaharra da, Mitxelenak berak 932ko dokumentu batean jaso zuen. Gaur egun Pedrone (Pedroena) izenarekin ezagutzen da, ziurrenik jaberen baten izenagatik. Baliteke beste izen batekin ere ezaguna izatea, izan ere 1739 eta 1748 urteetako dokumentuetan jasota dagoen arren, ez da mende hartan egin ziren fogerazioetan ageri, ez behintzat izen horrekin. Ahoz Akuyene esaten zaio, bokal arteko kontsonantea desagertzen da eta tartean yod soinua sartu da, inguru honetako euskaraz egiten den legez.

Zallo auzoko baserria, Santa Luzia ermita inguruan zegoen.

Sinonimoak: Akurio, Pedroena (-a), Pedrone

Urtea

Era

Testuingurua

Iturria

1739

Acurio

1748

Acurio

1923

Akuriyone

1987

Akuiene

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta