EUSKARA IKASI
EUSKALTEGIAK
DIRULAGUNTZAK EUSKARA IKASTEKO ETA TREBATZEKO
Zer laguntzen da deialdi honen bidez?
- Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroaren matrikula eta asistentzia.
- Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egitea.
- Unibertsitatean uda eta opor sasoian egindako euskarazko ikastaroak.
Euskalduntze mailak eta ziurtagiriak
INFORMAZIOABerbalagun

Gernika-Lumoko berbalagunen 2003tik darama euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak… antolatzen dituzte.
Programaren sustatzaileak Gernika-Lumoko Udala, Udal euskaltegia eta AEK euskaltegia dira. Baina denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu.

