TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Txokillo
EtxebizitzaAuzoa: Arana
Izen honek seguru antzean etxearen jabearen ezizena izango zen. Txokil edo txakil berbak gizon argala, ezebeza esan gura du; dirudienez hotzak hilik esaeratik datorrena.
1923ko Voces Toponomásticas Vascas lanean jaso zuen baserri-izen hau Eleizalde Brenosak. Edozelan ere, badirudi jatorrizko izena Garratzuetxebarri dela.
Baserria desagertu egin zen eta gaur egun inguruari deitzen zaio Txokillo, herritik Amunaga industrialdea baino hurrago dagoen inguruari hain zuzen.
Izen bereko basoa dago.
Sinonimoak: Garratzuetxebarri





