TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Txaraka
EtxebizitzaAuzoa: Lumo
Txaraka izena baso txikia esan gura du, gaztelaniazko “jaral” esanahia duena, eta sarri topatzen dugu toponimia txikian Bizkaian lursailei izena emateko. Horrela dio herritar batek: “… Onek terrenoak eukiban ba ixena, da etziena aixe ixena, txaraka”.
Bi dira Txaraka baserriak Txarakagoikoa eta Txaraka edo Txarakabekoa baserriak. Lumoko baserriak biak, Amazpe baserriak baino goraxeago daudenak.
Sinonimoak: Txarakabekoa (-a)





