TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Seigizonsolo
BelardiaAuzoa: Zallo
“Sei” zenbakia, “gizon” eta “solo” hitzez eratutako izena. Gizon hitzarekin, gizonlan edo gizalan hitzen parekoa, gizon batek egun batean egin dezakeen lana adierazten da eta lursailak neurtzeko erabiltzen den neurria da, hain zuzen ere, gaztelaniaz “peonada” esaten zaio.
Etxebizitza sozialak egin diren lurretan zeuden belardietako batzuk neurketa sistema horren arabera izendatzen ziren eta badaude hango eskrituretan horrelako izenak (hiru…, lau…, bost…, sei…, saspigizonsolo…). Han sortutako kaleei euskal lurraldeetako izenak jarri zaizkie.





