TOPONIMIA ETA KALETEGIA
San Bartolome
KaleaAuzoa: Errenteria
San Bartolome Jesusen ikasleetariko bat izan zen. Tradizioak dioenez, Asia txikian, Indian eta Armenian ibili zen irakasten. Azken horretan, larrua kendu eta gero burua ebaki zioten. Hortik datorkio larruginen zaindari izatea.
San Bartolomek bere ermita izan zuen Errenteriako auzoan, baina ez dakigu zehatz non zegoen. Dakigunez, Ajangizko Santo Tomasen agintaritzapean zegoen eta 1789an, jausteko arriskuan zegoela-eta, bota egin zuten. Auzokoek santu guztiak hartu eta Madalena ermitara eraman zituzten.
Gaur egun, Bartolome Deunaren Parrokia da Errenteriakoa eta bere omenez ospatzen dira auzoko jaiak ere.





