TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Mendiolaondo
EtxebizitzaAuzoa: Zallo
Mendiola baserriaren ondoan dagoela adierazten du izenak berak, eta hala da. Mendiola eta ondo posposizioaz eratutako izena da. Ahoz, ordea, Mendilondo esaten zaio, bokal elkarketak sinpletu egiten direlarik. Gainera, bokalaren eraginez kontsonantea busti egiten da ahoz. 1796ko sutegi-erroldan, gainera, Mendiola ondochu formaz dokumentatu zen, ziurrenik baserri txikia izango zelako.
Zallo auzoko baserria, Mikieneko presa baino gorago dagoena, Pagoko errekaren ondoan. Hiru ziren Mendiola baserri multzoa osatzen zuten baserriak: Mendiola, Mendiolagoxeaskoa (desagertua) eta Mendiolaondo. Lehenengo biak 1704ko sutegietan dokumentatu ziren. Honako hau, ostera, lehenengoz 1745eko sutegi-erroldan jaso zen.
Dok.: Mendiolaondo (1745), Mendiola ondochu (1796), Mendillona (1923), Mendillondo (1933), Mendilondo (1987), Mendiolaondo (2004).
Sinonimoak: Mendiolaondotxu





