TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Madurazar
EtxebizitzaAhoz Madure esaten diote, Arane edo horrelako beste toponimoetan gertatzen den lez. Madurazar baserri-izen honi, ostera, Mausarre esaten diote, Bideune < Bidaguren toponimoaz jazo bezala deklinabidearen ondorioz amaierako kontsonantearen ostean -e gehitu zaiolarik. Azken bokal berri hori, ez da egokia berreskuratzea deklinabide kaltetu baten ezaugarria delako. Era berean, bokal arteko eta kontsonanteak ahoskeran desagertu egiten dira. Madura berba padura edo fadura hitzaren aldaera izan liteke, errekondoko lursail laua hain zuzen ere.





