Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

TOPONIMIA ETA KALETEGIA

Madariaga

Etxebizitza

Madariaga baserrria 1704ko sutegi erroldan dokumentatu da lehenengoz, beraz pentsatzekoa da XVI. mendeko baserria dela. Eraikinak, ostera, ahinbat berriztatze izan ditu harrezkero, baina garai haietan egon bazegoen inguru berean izen bereko baserria. Madariaga, madarien lekua esan nahi du. Madariondoak zeuden lekua, alegia. Amaierako -aga atzizkia, lekua edo ugaritasuna adierazten du, eta sarritan fitonimo edo landare-izenekin ageri da. Bizkaiko euskaraz amaierako -aga ez da ahozkatzen, -a baino. Izan ere, bokal arteko leherkari ahostuna kontsonantea askotan desagertzen da ahoskeran. Horrela Madariya esaten diote baserri honi, amaierako bokal elkarketa yod epentetiko baten bidez markatuta, bertako euskalkiaren joerei jarraituz. 1780ko dokumentu zahar batean Madariagaerreka toponimoa ageri da. Ziurrenik etxe honen inguruko basoaren izena izango zen, ez dakigu, ordea, gaur egun erablia eta ezaguna den.

Urtea

Era

Testuingurua

Iturria

1704

Madariaga

1745

Madariaga

1796

Madariaga

1860

Madariaga (San Pedro)

1932

Madariaga

(…) Caserío de Luno (Bizk.)

1987

Madarija

Advocación: También se denomina Santa Eufemia. Parroquia: San Pedro Apóstol de Lumo. Emplazamiento: en el barrio Amillaga, en una ladera, en el lugar denominado Amilla junto a un pinar. Caseríos próximos: Amilla, Geurija, Obar, Madarija y Elorreta. [...] Desde hace años no se celebra culto en esta ermita. En tiempos se celebraba misa el 11 de Noviembre, festivdad de San Martin. Los vecinos acudian también a la novena, dederatziurrena se San Antonio que tenía lugar en la ermita. Rogativas: Desde la parroquia de Lumo se acudía en rogativa a esta ermita el martes anterior a la Ascensión. E la misa se bendecía el agua que después era repartida entre los asistentes.

2004

Madariaga

ARGAZKIAK

Zubigorri

Zubialde

Zelaieta

Zearretatxu

Zearreta

Zearreta