TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Lumo
Herribildu ofizialaIzen asko dituen arren Lumo da zaharrena. Hagiotoponimo, San Pedro eta toponimo baten artean, toponimoari eman zaio lehentasuna. Izen ofiial osoa, ordea, San Pedro de Lumo da.
Jatorriko forma egokia Luno da, baina ahozko aldaera gailendu egin da eta normaldu egin da Lumo izenaren erabilera. Gaur egun Gernika-Lumoko auzoa, baina garai batean elizatea izan zen, 1982. urtean Gernikara lotu zen arte.
Ik. toponimia liburuaren sarreran Lumo izenaren etimologiaz esandakoa.
Sinonimoak: San Pedro, Elexaldea (-a)





