TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Lubarria (-a)
BasoaOharrak: Mendebaldeko euskararen ezaugarri da ¨¨barri¨¨ forma. Ahozko erabileran berri agertzen bada ere toponimo honetan aurreko bokalaren eraginez egindako bokal itxitura baino ez da, eta beraz idatziz barri erabili behar da. Lubarria, euskara batuan luberria, hitz generikoa da, ereiteko prest dagoen lur eremua esan gura du, goldea pasatuta duena.





