TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Itxulikia (-a)
IturriaToponimo iluna da. Ezin esan liteke zer dagoen izen horren atzean. Baliteke iteuli hitza egotea, tabanoa alegia, beharbada inguruan ganadua zegoelako-edo. Baina amaierako -ki atzizkiaren esanahia ez letorke bat, eta ez dio esangurarik gehitzen. Akaso iteuliaren antzekoa denari esateko erabilitako izena? Bigarren elementua hegia izan daiteke? Itaulien bazterra esangura luke izenak beraz. Ez dago baina beste dokumentu edo testigantzarik lagungarria denik.





