TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Industria (-a)
KaleaXX. mendearen hasieran urbanizatu egin zen kale hau, artean tailer eta lantegi eremua izan zena. Sasoi batean Juan Tomas Gandarias izena izan zuen, politiko gernikarra, negozio-gizona eta eskualdeko jauntxoa izan zenaren omenez. Frankismoaren amaierarekin, udal hauteskunde demokratikoen ostean, berriro ipini zitzaion Industria izena.





