TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Errenteriako zubia (-a)
Errepideetako pasalekuaGarai batean, antza, Zubia izenaz zen ezaguna zubi hau, eta ondoan izen bereko baserria zegoen Zubia edo Zubikoa izenaz ezaguna. (Ikus. Zubikoa baserria) Errenteria auzo-izena erdal jatorriko Renteria hitzetik dator, eta amaierako -a beraz organikoa du hitzak, eta hortaz, deklinatzerakoan mantendu egin behar dugu. Euskal hiztunek, ordea, sarri kendu egiten dute artikulua delakoan eta Errenetriko zubia esaten badiote ere, Errenteriako zubia da forma egokia.
Sinonimoak: Zubia (-a)





