TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Errenteria
Herribildu ofizialaErrenteria hitzak aduana esan nahi du, errenta ordaintzeko lekua. Gaztelerazko Renteria hitzetik dator, eta euskal hizkuntzaz mailegatua jakina, horregatik ahoskeran ez da hasierako r- kontsonantearen aurrean e protetikoa erabiltzen dugu. Auzoaren izena Ajangizko izen bereko baserritik dator. Amaierako -a berezkoa du, organikoa da alegia. Hortaz, deklinatzerakoak ere ez dugu kendu behar, eta Errenterian bizi naiz eta Errenteriakoa da, edota Errenteriara noa esan behar dugu.





