TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Done Petri Apostolua (-a) (San Pedro) (eliza)
Erlijio-eraikuntzaAuzoa: Lumo
Lumoko eliza, San Pedro Apostoluari eskainitakoa da, euskara arautuan Done Petri Apostolua izena du adbokazioa. Antzina euskaraz Done erabiltzen zen santuak izendatzeko, baina Trentoko kontzilioaren ostean hitz honen erabilera gutxituz joan zen, batik bat Hegoaldean, eta sarritan toponimian baino ez da gorde. Horrela Arragirriagako Abrisketako San Pedro baselizaren aurrean dagoen Doneperi. Era berean Deustuko San Pedron zegoen dorreak Doneperiaga izena zuen.
Sinonimoak: San Pedro, Antiguako Andra Maria (-a)





