TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Dondizgoikoa (-a)
EtxebizitzaAuzoa: Lumo
Ahoz artikulurik gabeko forma da erabilia, Dondisgoiko. Baina dokumentazioak argi erakusten du artikuluaren galera berria dela. Bi dira Dondiz baserriak: Dondizbekoa eta Dondizgoikoa. Dondizbeitia dokumentatzen bada ere, ez da Dondizgoitia formarik dokumentatu, baina ziurrenik hori izango zen garai batean erabiliko zen forma zaharra. Etimologia oso argia ez duen arren Dondiz toponimoa beste hainbat euskal toponimoetan ageri den amaierako -iz atzizkia du. Atzizki horrek esanahi eta interpretazio ugari izan dituen arren, jentilzioetan edo erabilia zela pentsa liteke eta geghiegetan pertsona izenez lagundurik ageri izan da. Dok.: Dondiz de suso (1704), Gondiz goicoa (sic., 1745), Dondiz goicoa (1796), Dondizbrugoicoa (1860), Dondiz (1860, 1923), Dondizgoiko (2004).
Sinonimoak: Dondizburugoikoa (-a), Dondiz





