TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Burgobekoa (-a)
EtxebizitzaBurgoa mendi izena eta bekoa lekua adierazten duen lexemaz eratutako izena. Burgoa mendia Bermeo eta Bakio arteko mugan dago, Sollube mendilerroaren barruan. 447 metro ditu. Hala ere, Gernika inguruan, Ajangiz eta Arratzuko udalerrrietan, izen bereko tontorra dago, eta baserri hau tontor horren azpian dago. Burgobekoa eta Burgogoikoa baserriek osatzen dute baserri-multzoa.





