TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Bizkaia
KaleaAuzoa: Arana
2006ko ekainaren 21ean Gernikako-Udalak Arana auzoko zenbait kaleri Euskal Herriko 7 probintzietako izenak ematea erabaki zuen etxebizitza sozialak egingo ziren gunean; horrela, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa kalean ditugu inguru horretan. Bizkai hitzak mendia esan nahi du eta nahiko arrunta da Euskal Herri osoan. Litekeena da probintziari izena ematen dion lekua gorago dagoen Bizkaigana izatea.





