TOPONIMIA ETA KALETEGIA
Bengoetxea (-a)
EtxebizitzaAuzoa: Zallo
Bengoetxe oikonimo edo etxe izenak behean dagoen etxea esan nahi du, beherengo etxea. Ahozko erabileran artikulu gabe ahozkatzen bada ere, Bengotze; dokumentazioak argi erakusten du lehenengo dokumentuetatik (1704ko lehendabiziko sutegien erroldan jaso zen) duela gutxi arte Bengoetxea izan dela erabilitako forma. ·Edozelan ere, ohikoa da toponimoen amaierako -a artikulua desagertzen joatea; izan ere, artikulu gabeko formek izen berezi itxura handiagoa ematen diote leku-izenari.





